Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antinazionalista izond nazionalismoaren aurkako jarrera edo joera.
Ni antinazionalista naiz, esan zigun, telebistarako elkarrizketa bateko argiak eta kamerak itzali bezain pronto. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 88. orr.
ETA barruan beren bizitzak arriskuan jarri eta gero, anti-ETA eta antinazionalista bihurturik, beren bizitzak atzera berriz arriskuan jartzea erabaki duten kasu nabarmen horiek enigmaz beteak dirudite. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 75. orr.
Antinazionalista zela esan zigun eta hori arras ezberdina da zinez, gainerako nazionalisten aurkakoa dela erran nahi baitzuen, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 89. orr.