Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antinatural izond naturala denaren edo naturaltzat hartzen denaren aurkakoa.

Esklaboaren moralak nagusiaren morala ordezkatu du, eta aldaketa hori hain indartsua izan da, nagusiak berak balio-sistema antinatural hori beretu egin baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Antinatural litezkeenak berez Pirinio Atlantikoetako Departamendua, transgenikoak edo beste hain naturalak bilakatuak direla, eta gaurko jendartean, oro har, kritika zehatz eta zuzenak botatzen ditu Mattin Irigoien antzerkiaren idazleak.  Berria - Kultura   2004-07-17

Uste dut, baina, txarto jantzi ditudala (hanka biak zulo beretik-edo), hankartean presio antinaturala sentitzen dudalako. zentzugabea da guk haien ohorea eta haien bertutea tentazioei aurre egiteko jartzen duten indar antinaturalaren arabera juzgatzea, joera horiek guk baino askoz ere oparoago jaso dituztenean naturatik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 53. orr.

Hainbat eta hainbat kastuk adierazi izan du sabelpeko gozamenari uko egite antinaturalak bihotzeko eta adimeneko pozaldi delikatuagoak dakartzala ondorioz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

Konstituzio iraultzaileak arras "antinaturalak" sumatzen direlako (Gobineau, De Maistre, etab.).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus