Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antimilitarista izond/iz antimilitarismoaren aldekoa.

Aitaren batean bertaratu ziren poliziak ekintzaile antimilitaristak atxilotzeko asmoz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 75. orr.

Pintaketa antimilitarista egiten ari ziren, hedabideetako kamera eta mikrofonoak lagun zituztelarik, non eta Gobernu militarraren murruetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 75. orr.

Badago zer ospatu, esaten ziguten gonbidapen-eskutitzean: azken finean, soldadutzak desagertu behar badu, talde antimilitariston lanarengatik izan dela, hein handi batean behintzat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Hatsa gazte mugimenduak antolatzen du lehen gaztegun antimilitarista, abendoaren 23 an, Donibane Lohizunen.  Herria   2003-12-18

Azken urteotan bortxakeriarik eza aktiboaren bidetik ekimen interesgarri franko garatu dira (Demoak, Itoizko solidarioak, Zuzen Taldea, mugimendu antimilitarista...).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Alderdi bakezale eta antimilitarista gisa ere EA indar erakusketa bidez eginiko ospakizuna egitearekin ez datorrela bat erantsi zuen Lasak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Borroka ekologista, baina, bestelako errebindikazioei lotuta joan da leku eta urte askoan; borroka antimilitaristari lotuta, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Herrien burujabetasunari eta bakearen inguruko alternatiba antimilitaristari dagokienez, EBk ez du proposamenik egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

F. W. Foerster, Municheko Unibertsitatean pedagogiako irakaslea 1914tik 1920ra, antimilitarista, politikaren teoriko guztiz kritikoa, pazifista erradikala izan da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Ni antimilitarista naiz, inongo salbuespenik gabea gainera, erabateko mesfidantza daukat militarrenganako, haientzat ideologiaren gainetik disziplina dagoelako.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.

Herenegun, militarrak ailegatu aurretik, antimilitaristek hartu zuten Arrazolako ingurua kanpaldia egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Buechelgo basean hamaika bonba atomiko biltzen direla salatu dute antimilitaristek.  Berria - Mundua   2004-03-07

Antimilitaristok oso argi eduki behar dugu botereak esparru nuklearra gogotik baliatzen duela militarizazio prozesua kudeatzerakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Bortxatzaileak, tiranoak, parrizidak, pedofiloak, pederastak, genozidak, marikoiak, ateoak, antimilitaristak, nazionalistak inkluso, zer dira?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaztegun antimilitarista (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus