Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antilope 1 iz behiaren familiako ugaztun gorputz-liraina, adarrak gorantz eta atzerantz zuzenduak dituena (antilope).

Ez nintzen sentitzen Altamirako aspaldiko ehiztari urrunetik oso bestelako, harrizko hormetan antilopea margotzen baitzuen, zoria lagun izateko biharamuneko ehizan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Elefanteak eta antilopeak ehizatzen dituzte.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 110. orr.

Hor daude zure seme-alabak, kaleburu guztietan etzanik, ezinaren ezinez, sarean harrapaturiko antilopeak bailiran, Jaunaren suminak, zure Jainkoaren zigorrak jota.  Elizen arteko biblia   Is 51,20

Erran dizuedan bezala, bada, tigre honek antilopeak eta ostrukak zituen ehizagai Afrikako ordokietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 208. orr.

Berak atzerrian ikusitakoen antzeko mendi zoragarria zela, ibarrak eta loreak eta ezkilotsa eta txoriak kantari eta antxume eta antilopeak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.

Altzairuzko xaflaz, oholez eta pneumatiko zaharrez hesitutako eremu bat, non oiloak dabiltzan aztarrika eta antilope txiki baten itxura bitxia duen animalia bat lo datzan bazter batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Zaldiak eta asto basatiak eta tarteka antilope pinttoren bat han-hemen, oraindik ere ibiltzen dira ordeka haietan alderrai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

XIX. mendean Afrikako lurraldeak zeharkatzen zituzten bidaiariek idatzita utzi zituzten deskribaketak, kasu, haien begien aurrean ilara estuetan pasatzen ziren antilope saldoek ez ordu bat eta bi, egunak baizik ematen zituztela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.

Mozambikeko zein Angolako, berdin dio, dena da halako anabasa bat kolonoaren antilope larruzko maletan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.

· Honez gain, mintzagai izango dira ere, Errusia eta Mongoliako estepetako saiga antilopea (Saiga tatarica) eta irrawaddy izurdea (Orcaella brevirostris) eta pertsianak egiteko erabiltzen den ramin zuhaitzaren egurra.  Berria - Gaiak   2004-10-03

2 sable antilope (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Sable antilopea ("Hippotragus niger") "Hippotragus" generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Hippotraginae azpifamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago. ETC-entziklopedia   Sable antilope, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antilope txikiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus