Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antikuario iz zaharkinen saleroslea.

Pareta guztiak liburuz beteak, eta, idazmahaia buztinki etiketatuz josia ikusi arren, ez zitzaidan iruditu, lehen begiratuan behintzat, antikuario baten etxea izan zitekeenik hura, aitzitik: altzariak erabat modernoak baitziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

Londresen, 1929ko ekainaren hasiera aldera, Joseph Cartaphilus antikuarioak, Esmirnakoa bera, Pope-ren Iliadaren sei liburukiak, laurden txiki moldean argitaraturikoak (1715-1720), eskaini zizkion Lucinge-ko printzesari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

Krausek -New Yorkeko antikuario eta liburu zaharren biltzaile batek- Voynich eskuizkribua erosi zuen 1961. urtean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.

Paradoxaz, arrakasta txiki haiek areago gaiztotu zuten egoera, Fernandok antikuario batek bezala jokatzeko eskatzen baitzidan, hots, liburu haiei antigoaleko objektuen gainprezioa eransteko; baina ni ez nintzen horretara ausartzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 238. orr.

Ala baita gogaikarria antikuario bikain horren estiloa ez iristea beraren burubidearen parera!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus