Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antikristo (orobat Antikristo) iz San Joanek dioenez, Kristoren bigarren etorreran kristauak bere fedetik urruntzeko agertuko den izaki gaiztoa.

Iragarri zuen Napoleon antikristoa zela eta harrizko katez loturik zeukatela sei estepa eta zazpi itsaso harantzago, baina egunen batean kateak etengo zituela eta mundu osoa menderatuko zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Seme-alabok, azken ordua da. Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela.  Elizen arteko biblia   1 J 2,18

Hara bada, antikristo asko agertu da dagoeneko, eta hori da azken orduaren seinalea.  Elizen arteko biblia   1 J 2,18

Horixe da antikristoa, Aita eta Semea ukatzen dituena.  Elizen arteko biblia   1 J 2,22

Damutzen ziren eta bekatu egiten zuten berriro, eta, antikristoa atzitzeko aitzakian, antikristoa ez ziren asko hil zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.

Antikristo izan nahi zuen aleman filologo harentzat, filologia sineskortasunaren etsaia da; ez dago filologo izaterik "antikristau" izan gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Horrela, antikristoaren garai arriskutsuen aurrean atleta berriak prestatu ditu eta Eliza aurretiaz babestu eta indartu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Profetizatzen zuen Federiko Bizargorri enperadorearen itxurapean etorria zela Antikristoa, haren hondamendia burutua zela, eta aurki altxatuko zirela Zazpi Ordenak haren ondotik, Eskrituraren interpretazioaren arabera. arima horiek hain gose ziren gizakiak bizi izateko behar-beharrezkoa duen ogiaz, ezen komunismoak eman zien hitza irentsi egin baitzuten, hura Jainkoaren ala Antikristoaren hitza ote zen galdetzeko pausarik gabe.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.

Hauek dira -hala uste dugu guk- azken garai hauetan antikristoaren, hondamen-semearen, eta honen jarraitzaileen aurka Jainkoak sortu dituenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

Arras polit eta hunkigarria dena, xehetasun batengatik izan ez balitz: horietariko bat baino gehiago Henrike Borboikoari "Kuku antikristoa!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus