Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pilula antikontzeptiboa hartuz gero, hilekoak gutxiago irauten du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 46. orr.
Garrantzitsua da jakitea estreina noiz izan zenuen hilekoa, normalean nolakoa izaten duzun, aurreratu edo atzeratzen zaizun, zure garaiera eta pisua, gaitzik baduzun, botikarik hartzen duzun, alergiarik baduzun, haurrik baduzun, arazorik izan zenuen erditzerakoan, aborturik izan duzun, zer metodo antikontzeptibo erabiltzen duzun, arazorik izan duzun metodo horrekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 51. orr.
Metodo antikontzeptiboen artean aukeratzeko orduan, kontuan hartu beharko ditugu hainbat gauza: [...]. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 88. orr.
Badira zenbait botika ezereztu edo gutxitu dezaketenak pilularen eragin antikontzeptiboa, batez ere antibiotikoek eta anti-inflamatorioek. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.
Kartzela-zigorra eta isuna ezarriko zaie 1) edozein abortu-praktikaren egileari; [...] 4) norbait abortatzera bultzatu duenari edo propaganda antikontzeptiboa egin duenari. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.
Dosi txikiko ahozko antikontzeptibo konbinatuak (AOC) oso egokiak dira harreman sexual iraunkorrak dituzten nerabe eta gazteentzat. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.
Ginekologoarengana antikontzeptiboren bat erabiltzen duzulako, edo hilekoarekin gorabeherak dituzulako edo azkura duzulako joateaz gain, aldian behin ere joan behar da azterketa egitera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 51. orr.
Diafragma antikontzeptiboa kontrazepzioko metodo mekanikoa da, baginan barrera edo hesi bat ezartzen datzana. ETC-entziklopedia Diafragma antikontzeptibo, Wikipedia
Metodo antikontzeptiboen artean aukeratzeko orduan, kontuan hartu beharko ditugu hainbat gauza: nahi gabeko ondoriorik eta osasunarentzat kaltegarriak ez izatea, erabiltzen errazak eta erosoak izatea, jolas sexualaren bat-batekotasuna ez haustea... Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 88. orr.
Datu horiekin guztiekin, ginekologoak pilula antikontzeptibo klase zehatz bat aginduko dizu, zuretzat egokiena. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.