Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kunderaren fobia antikomunista zegoen tartean; eta fobia diot, jarrera politikotik edo ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa ageri duelako, ezaugarri patologikoak dituena. Hasieran, demokristauen aldeko jarrera hartu zuen, eta "Candido" izeneko astekari batean hasi zen idazten, propaganda demokristaua eta antikomunista eginez, Guareschi, berez, eskuindarra, erregezale eta antikomunista izan zen, antikomunista amorratua gainera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.
FBIko SIS-basque adarrean lan egiten dutenetako batzuk, antikomunista porrokatuak, marea gorarekin poz-aparretan dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.
Agirre lehendakariak askatasunaren bermetzat jo izaten zituen aliatuek espainiar antikomunista -eta faxistak- hobetsi zituzten euskotar demokraten -eta antikomunisten- aldean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.