Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da harritzekoa ere, zeren ideologiak berez duen ezaugarria baita ideologia soila denik bere buruari ere ezkutatzea, eta bere arauak absolututasun batetik ondorioztatuak direla sinetsaraztea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.
Kierkegaardek bizipen indibidualaren eta kontzientzia pertsonalaren absolututasuna kontrajarriko dio arrazoimen unibertsal abstraktuari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.
Mundu horren absolututasuna, nire Niarena adinakoxea izan daiteke gehienez ere. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.
Oinorde "libre" bilakatuko banintzen, ezinbestez hautsi beharko nuen betidanik bahiturik edukia ninduen isiltasun horren absolututasuna. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.
Balio moralen absolututasunak (hau eztabaidaezina da Hartmannentzat) ateismoa postularazten du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 60. orr.
Arau eta balioen ziurtasun, absolututasun galdapena signifika lezake hemen Akinotarrak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.