Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atlantikoa berrogeitalau aldiz gurutzatu omen zuen tolosar menturazale, pilotazale eta poeta hura, antiklerikal samartzat omen zeukaten bere garaikoek. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 35. orr.
Batean antiklerikal sutsuak, bertzean elizaren aldeko jarrera irmoak. Berria - Harian 2005-12-09
Parrokiara bidean nindoala absurdoa iruditzen zitzaidan egiten ari nintzena, ni betidanik antiklerikala izaki; meza bitartean, berriz, federik ez zitzaidan itzuli baina, halako kontsolamendu-igurtzi moduko bat sentitu nuen, beste jende askok ere sentitzen bide duen antzera, ohituraren indarrez besterik ez bada ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.
Eta segida batean konturatu zen lehen ez zela hain antiklerikala, errespetuzko zer bat gordetzen ziola elizari, gurasoengandik jasotako ohitura bati zor zitzaion begiramen hotza, eta sinestuntzat zeukala bere burua, sinestun eszeptiko samartzat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.
Navarro Villosladaren hitz destainazkoek idazleak omen zuen ospe gaiztoa ekarri zioten gogora fraideari, gertakizunon garaian idazle nafarra artean liberala baitzen, frantsestu antiklerikalaren fama zuena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.