Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Medikuntzaren analogia harturik [...] inflamazio bati aurre egiteko antiinflamatorioak oso eraginkorrak izaten dira, baina, beste atal batentzat -digestio-aparatuarentzat, kasu-, kaltegarri izan daitezke, ordea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.
Hasierako mailako analgesikoak edo txikiagoak opioaren familiakoak ez direnak ditugu, alde batetik azido azetilsalizilikoa eta antiinflamatorio ez esteroideoen (AIEE) multzokoak eta bestetik parazetamol eta metamizol ezagunak. ETC-entziklopedia Analgesiko, Wikipedia
Historian lehendabiziko antiinflamatorio ez esteroideoa izan zen, eta antzeko beste sendagai batzuek bezala plaketa plaketen funtzionamendu normala hausten du. ETC-entziklopedia Azido azetilsaliziliko, Wikipedia
Mina tratatzeko, antiinflamatorioak eta antiinflamatorio ez esteroideoak. ETC-entziklopedia Behazun-koliko, Wikipedia
Diklofenakoa bezala, antiinflamatorio ez-esteroideo bat da hori. ETC-prentsa Berria, 2014-10-15
Duela gutxi jakin denez, antiinflamatorio ez-esteroideo batzuek (AIEE) -indometazina, fenklofenaka eta diklofenaka, esaterako- ur-disoluzioan eratzen dituzten mizelek beste konposatu batzuk solubiliza ditzakete, barruan hartuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007
Antiinflamatorio ez-esteroideoak, (parazetamola, metamizola, eta dexketoprofenoa), zain barneko bidetik erabiliz, ebakuntza osteko min akutu arina eta moderatuaren tratamendurako oso egokiak dira, beraien ezaugarri antiinflamatorio eta analgesikoak direla eta. ETC-zientzia, zuzenbidea Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016