Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiguar (orobat antiguatar eta antiguotar) izond/iz Donostiakoako Antiguako auzokoa.

Presoen senideak biltzen dituen elkarteak zehaztu zuenez infekzioa moztu zitzaion arte preso antiguarrak odola isuri zuen txizarekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Arteta zelaian dagoenean, erasoan ahalmen handiagoa dauka Realak, antiguarra maisua delako baloia oinetan duela.  Berria - Kirola   2004-10-26

Hamaikako finko baten aldeko apustua egin nahi duela erantzun zuen Amorrortuk atzo, antiguarraren inguruan galdetu ziotenean.  Berria - Kirola   2004-10-02

Txus Goikoetxea araiztarrak, Zigor Larredonda kataluniarrak eta Sebas Lasa antiguatarrak iragan marxoaren 15 etik diraute elikagairik irentsi gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Bestalde Sebas Lasaren eta Albaceteko beste presoen egoera salatzeko Antiguatarrak elkartea manifestaldi baterako deialdia egin du larunbat honetarako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Gainera, aste osoan argazki erakusketa izan da Antiguotarrak elkartean, Iñakiren bizileku zen Donostiako Antigua auzoan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus