Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antigorputz 1 iz odoleko linfozitoak sortzen duen gaia, birus edo bakterioek eragindako infekzioari erantzun gisa.

Antigorputzak eta inmunitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Tximuek eppin proteinaren kontrako antigorputzak sortu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Antigorputzen tasun immunologikoak eta haien egitura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Antigorputzen testa eta biopsia egin ostean.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Sendatu diren gaixoen antigorputzen bidezko tratamendua aztertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Oso eritasun bitxia zuela komunikatu zioten medikuek, Churg-Straussen sindromea delakoa, iraganean asma izan duten jende oso gutxirengan agertzen omen dena: sistema immunologikoaren antigorputzak, dena delakoagatik, modu izugarri bortitzean hasten dira gorputzaren beraren ehunei eraso egiten eta dena suntsitzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Batzuetan, nahikoa izaten da "hildako" txerto bat -bakterio edo birus hilak- injektatzea; gorputzaren babesek, arrotzak hautematen, eta, erreakzioz, antigorputzak sortzen dituzte; antigorputzek urte batzuk irauten dutenez, beste erasoren bat izanez gero, hari ere aurka egingo liokete.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Erasoa amaitu eta gero ere, zirkulatzen jarraitzen dute antigorputzek; babes eraginkorra ematen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Gure organismoak lehen bezainbeste antigorputz, agian, ekoitziko ez duelako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 44. orr.

Nahiz eta mikrobio eta bakterio askok erasotzen gaituzten, antigorputz sendoak ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Oraindik ez dugu topatu antigorputz eraginkorrak sortzen dituen txertoa, eta ezkutatuko birusa ezin izan dugu eraso Hartan, antigorputz bat sintetizatzen zuen linfozito bat halakorik sintetizatzen ez zuen beste batekin bat egiteko asmo lausotan hala genbiltzala, horra berria iritsi César Milstein eta Georges Köhler-ek antigorputz monoklonal direlakoak aurkitu zituztela!  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

2 irud/hed

Saizarbitoriaren iritziz, gatazkon aurrean jarrerarik zentzuzkoena nork bere birus nazionalista onartzea da, organismoan bere antigorputzak gara ditzan, osotasuna ondorioz osasuntsuagoa -lasaiagoa- bilakatuko baita.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 120. orr.

3 antigorputz monoklonal

Hartan, antigorputz bat sintetizatzen zuen linfozito bat halakorik sintetizatzen ez zuen beste batekin bat egiteko asmo lausotan hala genbiltzala, horra berria iritsi César Milstein eta Georges Köhler-ek antigorputz monoklonal direlakoak aurkitu zituztela!  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antigorputz horiek (3)

antigorputzak erabili (3); antigorputzak sortzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus