Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiglobalizazio 1 iz globalizazioaren aurkako ekintza.

Disobbedientiko taldeko 13 lagun epaitzen hasi dira, G8koen aurkako protestengatik; Casarinik dio antiglobalizazioaren aurkako kanpaina dela.  Berria - Mundua   2004-12-03

2 antiglobalizazio mugimendu (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi)

Antiglobalizazio mugimendua: globalizazioak sortutako arazoak salatzen ditu. ETC-entziklopedia   Ezker politiko, Wikipedia

Bere doktore tesian, antiglobalizazio-mugimenduen XXI. mende handierako goraldia aztertu zuen. ETC-entziklopedia   Ahal Dugu, Wikipedia

Aldi berean, ideologia ekologista batekin antiglobalizazio mugimendu zabala sortzen da nazioartean nagusitzen ari den eredu neoliberalaren aurka. ETC-entziklopedia   Ekologismo, Wikipedia

Globalizazioaren aurkako mugimendua, antiglobalizazio mugimendua, mugimendu altermundialista edo altermundialismoa neoliberalismoaren eta enpresa kapitalista handiek ezarritako globalizazioaren aurka diharduen gizarte mugimendua da, 1990eko hamarkadaz geroztik mundu osoan sortua. ETC-entziklopedia   Globalizazioaren aurkako mugimendu, Wikipedia

Topaketa Internazionalistetan bost gairi buruzko eztabaidak egingo dituzte: Europako eraikuntza eta herriak, antiglobalizazio mugimenduak, lege antiterroristak eta gizarte mugimenduak, herri proiektuak eta makro proiektuak, eta Internazionalismoa. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-21

Onar dezagun behingoan antiglobalizazio mugimendua beste horien denen eskutan dagoela, gu zati txiki ahul bat baino ez garela eta eurengandik ikasi behar dugula. ETC-prentsa   Argia, 2002-09-01

2003an antiglobalizazio mugimenduak gailurra jo zuen Irakeko gerraren aurka milioika herritar mobilizatuta. ETC-prentsa   Argia, 2013-11-17

Eta hirugarren leku batean, feminista gazteek emakumeen auzi espezifikoak antiglobalizazio mugimenduen baitan txertatzeko zailtasunaz ziharduten. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 136 zbk., 2003 - maiatza-ekaina

Batera eta bestera dabil hitzaldiak ematen, eta antiglobalizazio mugimenduaren seme kutun bihurtu da, eta tokian-tokiko borrokek hedadura globala nola har dezaketen ikusteko adibide ezinago argia. ETC-literatura, saiakera   Desobedientziaz ibiltzen, Ekai Txapartegi, Txalaparta, 2005

Estatuek mundu mailako politika errepresibo antiterrorista bortitzak eratu zituzten, eta 90eko hamarkada erdialdean sustatutako antiglobalizazio mugimenduak frenatu zituzten. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 229 zbk., 2018 - azaroa_ abendua

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus