Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antigeno 1 iz abere organismo batean txertaturik erreakzio inmunitarioak eragiten dituen gaia.

Beta-amiloide proteinaren antigenoa da txertoaren osagai nagusia.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Saguen burmuinean ziztatu ostean, antigorputzak sortzen ditu antigenoak, eta horrek plaka sortzea eragozten du.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Gaur egun, ipurtestea ukituz eta prostatak sortutako antigenoa neurtzeko odol analisi baten (PSA) bidez egiten da gaitzaren diagnostikoa.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Molekulen ezagutze-kontu hori, hasiera-hasieran, zerari zegokion soilik: entzimak eta substratuak edo antigenoak eta antigorputzak elkarrekin nolabaiteko eragin-trukea izateari. bikoiztez bikoizte eratu dira, besteak beste, hemoglobinen moduko gene-familia asko, hainbat erregulazio-eragile eta immunoglobulinaren familiako geneak, zeinek antzeko eginkizunak baitituzte, hala nola antigenoak ezagutzea, zelulak itsastea edo axoiak gidatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Zilbor-hesteko zelulen kasuan, emailearen eta hartzailearen histokonpatibilitate antigenoen (HLA) perfilak ez dute zertan berdinak izan.  Berria - Gaiak   2004-11-28

2 giza antigeno leukozitario (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Gizakien MHC proteinei giza antigeno leukozitario deritze (HLA; ingelesetik, human leukocyte antigen), antigorputz espezifikoekin identifika zitezkeen leukozitoen antigeno gisa aurkitu baitziren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

Giza antigeno leukozitario HLA DR2-n kokaturiko gene batekin duten erlazioa deskribatu dira. Agerraldi akutuak infekzio, HKEE-ek (hanturakontrako ez esteroideo) edota estresak eragin ditzakete. ETC-entziklopedia   Ultzeradun kolitis, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus