Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antifrankista 1 izond Franco generalaren erregimenaren aurkakoa.

Gerra Zibilean amaren familia antifrankista, antikarlista baitzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 137. orr.

Sei emakume antifrankistari buruzko lana da, Susana Koskak zuzendua.  Berria - Kultura   2004-08-25

Itxuraz, intelektual antifrankisten biltoki; zinez, lagun hurkoa larrutzeko eginahalen eszenatoki.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Munduko Bigarren Gerra amaitu berri, Mexikoko euskaldun antifrankistek euren bizimodua aurrera ateratzen nahikoa lan badute ere, esperantzaren dantzan bizi dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 228. orr.

Bigarrenari ez zitzaion militantzia politikorik ezagutzen, eta horrexegatik hautatu zuten Puigekin batera hiltzeko, borroka antifrankista "gaizkile arrunten" parean jartzeagatik iritzi publikoaren aurrean.  Berria - Kultura   2006-03-28

Joxe frontoiko batzarretan ibilia zen mugimendu antifrankistaren garaian, nahiz eta ez zen nabarmendu beste batzuk bezala, erdi ezkutuan ari baitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Euskadiko Filmategiari eman zion aspaldi bere artxibo osoa, baina han ez da halakorik ageri, ez da Francisco Franco gure herrian egon zeneko plano bakarra ere ikusten, eta apez zahar honen makurtasun antifrankista ezagututa, oso logikoa da bere kameraren duin ez hartzea, zeluloide metro erdia gastatu nahi ez izatea haren filmatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.

Parisen geunden guztiok antifrankistak ginen, nola ez, eta nik ere nire burua antifrankista, ezkertiar eta euskaldun definitu nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.

2 mugimendu antifrankista

Hitzaldira jende ugari azaldu zen; mugimendu antifrankistan jardundako lagun asko, frontoiko batzarretan ibiliak; leporaino bete zen sotoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Joxe frontoiko batzarretan ibilia zen mugimendu antifrankistaren garaian, nahiz eta ez zen nabarmendu beste batzuk bezala, erdi ezkutuan ari baitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus