Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antifaz iz aurpegi-mozorroa; begi-mozorroa.
Bigarren txapeldunak, antifaz eta guzti: "Amen". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 57. orr.
Madrilerako bidean eta polizia egoitzetan eman nituen egun guztietan, ziegan nengoenean izan ezik, begiak antifazarekin estalita nituen. Berria - Euskal Herria 2006-02-10
Beatriz Viterbo, profilez, koloretan; Beatriz, antifazez, 1921eko ihauteetan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.
Gauez eta autoz eta antifaz beltz bat begien parean ipinita. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 165. orr.