Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antieuskaldun izond/iz euskaldunen aurkakoa.

Egunkari antieuskaldun bat zekarren eskuan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 110. orr.

Salaketa erreakzionarioa zen batzuetan, urliak ez zuela erlijioa ematen; barregarria bestetan, sandia biluztu egin zela ikasleen aurrean; tristea beti ere, berendiak euskara batua erabiltzen zuela. Oro har, "gorria zen edonor antieuskaldun bezala ikusarazi izan zen".  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 68. orr.

Ez nolanahiko gatazkak, gainera, ikastolak publiko bihurtzearen alde atera zen jendea, holakoetan sistematikoki gertatzen denez, antieuskaldunen zakuan sartzen ahalegindu baitziren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 134. orr.

Arendtek, judaismotik ihesi beste muturreko talde sozial edo politiko batekin identifikatu nahi izan duten juduen fenomenoa (eta juduon "autogorrotoa") aztertu dute -euskaldunon ihesi antieuskaldunenaren.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus