Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta lujoa da berdin-berdin leku itsusi bati begira dagoen leihatea, edo patio antiestetiko bati begira dagoena, edo Kafkaren etxera begira dagoena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.
Eta ideia ondo zegoen, baina ez zen perfektua ere: koadroen ondoan jarri zuten botoia guztiz antiestetikoa zelako edo, beste era batera esanda, berdea eta grisa zelako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 177. orr.
Paradisu bat zena zementuz ito baitzuten, mila etxe eta beste hainbat dorre egiten zituztela, zabortegiak eta autopista, zentro komertzialak eta harrobiak, modurik antiestetikoenean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.
Baina, klaro, ez da batere kategoriakoa esatea "ikaragarri gustatzen zait niri musika zeltikoa" eta, are gutxiago, ondoren hiruzpalau kantari antiestetikoren izenak aipatzea. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 140. orr.