Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

absolutismo 1 iz aginte guztiak estatu buruaren esku dauden gobernu era.

Absolutismoa itzuli zenean, Legeria zaharra ezarri zen berriro, eta honek atzeratu egingo du gure herrian Zuzenbide Penal Liberalaren irizpideak onartzea; hauek 1848an sartuko ziren, Eskola Klasikoaren dotrinaren eskutik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.

Razionalismo argi modernoa nola oskurantismo iluna bihurtzen den, Straussen analisi polita; h. d., indibiduoaren absolutismoa konbentzionalismoan eta erabat erlatibismoan zelan jausten den: [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.

Arlo politikoan aitasantutzaren absolutismoa zer izan zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.

Eskolari auzia sortzen zaio: alde batetik, nola eskuhartu aktiboki gaur egiazkoa den balioen krisia eta erlatibismoa "gainditzeko" eztabaidan, eta bestetik, ez izan balio batzuen absolutismoan interesatua den Estatuaren eskumakila hutsa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

Charles I.ak, Charles II.aren aitak, aginte osoa nahi zuen erregetzarentzat -beretzat, alegia- absolutismo gogorrena ezarriz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 168. orr.

Eta konbentzimendu hori beharbada batzuek ahaztu badute ere [...] beste askok Euskal Herri berrian bide horri jarraitu dio harrezkero, erradikaltasun politikoa inolako absolutismo teorikorekin ezkondu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

2 irud/hed

Grosrouvreren fitxan idatzitako lerro gutxi horien bitartez, argi ikusi zuen Ruche jaunak noraino izan zitekeen matematika, bai filosofiaren aldetik eta bai politikarenetik ere, pentsamenduaren absolutismoaren aurkako irakasbidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

Doktrina ez ezik tonu absolutistek, alferrik itzularazi nahi baikaituzte XVIII edo XIX. mendera, ez dute suari egurra bota baino egiten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

Komizitateak egia biribiletatik urruntzen gaituelako (konparazio batera ongiaren eta gaizkiaren absolutismotik, logikaren eta estatistiken absolutismotik).  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Har dezagun kontuan, ordea, oraintxe aipatu dugun artikuluan Barthes ez datorrela bat Metzek kodeez erakusten duen "absolutismoarekin".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

Absolutismo ilustratu ikaragarria egiten ari gara.  Berria - Kultura   2006-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus