Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Israelgo agenteek 1997. urtean, Jordanian, bera ere pozoitu zutela gogora ekarri zuen Mashaik Jordaniako errege Husseinek eskatuta, antidotoa eman ziotelako atera zen bizirik. Berria - Mundua 2004-11-13
Ildo horretan, Europako mugimenduen artean globalizazioaren kontrako mugimendua izango litzateke aurreneko ikurra: krisiaren antidotoa eta bakearen aldeko mugimendua izan da. Berria - Mundua 2004-06-27
Frantziskori entzutea eta irakurtzea antidoto ezin hobea izan liteke hitzen degradazioari aurre egiteko, hainbat hitz eta kontzepturi beren distira eta egia bihurtzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Gisèlleren etxetik hartu dut liburua gaur goizean, ia konturatu gabe: banekien itxaronaldi luze samarra egin beharko nuela, eta asperduraren aurkako antidoto gisa lapurtu diot. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 142. orr.
Mandragora antidoto gehienen funtsezko osagaia da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.
Atergabe ari zen marabuta lanean, antidoto baten bila. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.
Iraganaren ikur gertatzen dira hondakinak; edozein proiektu eta asmoen pretentsio behin-betikoek zer nolako hareazko oinarriak zituzten erakusten digute; mitoaren, ametsaren, desiraren, grinen aurkako antidoto bortitzak dira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.
"Barrea erabiliko dute heriotzaren antidoto moduan", zuzendariaren arabera. Berria - Kultura 2004-06-01
Arriskugarria den guztiak du bere antidotoa; maitasunaren ondoan, prostituzio etxea; askatasunaren ondoan, kartzela. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.
Ahanztura ez al da, askotan, barrenean azkura egiten digun itxaropen baten aurkako antidotoa? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.
Nola ez jabetu ezen gure elikagai ziren kimika eta fisika haiek, bestela ere janari premiazkoak izateaz gainera, faxismoaren aurkako antidotoa zirela, berak eta biok bilatzen genuenez, zeren argi eta zehatzak baitziren, pausoz pauso egiaztagarriak, eta ez gezurrez eta hutsalkeriaz josiak, irratia eta egunkariak ziren bezala? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.
Le Détonant, erosi Le Détonant, faxisten eta salduen kontrako antidotoa! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 323. orr.
Mundu-ekonomiak, kapitalista izanik, sistematikoki ekoitzi ditu, trukeekin batera doan teknologiaren zabalkundeaz, bateratze politikoaren kontrako antidotoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
Satira, sormena, ironia, irudimena... horiexek dira gerrilla komunikatiboaren osagaiak; horixe antidotorik eraginkorrena egunero bonbardatzen gaituzten milaka mezu amorfo eta polimorforen aurrean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 83. orr.