Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aste honetan bertan hiru euskal preso absolbitu dituen beste epai bat ere izan da, baina kasu horretan helegiterik ez duela aurkeztuko esan du Fiskaltzak. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Ez zuen astirik ukan konprenitzeko -eta neu ere ez nintzen garaiz jabetu- etsaiaren jukutria zela, Agirre'tar Nikola garaitzeko modu bakarra absolbitzea zela, bere ekintzak gudari batenak ez baina txoralda batenak izan balira moduan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.
Epaiak delitua preskribituta zegoelako absolbitu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Olaia Kastresanaren hiletan egindako adierazpenekin ekintza terroristak "goretsi" zituela ebatzi du Ruiz Piñeiro epaileak; Salaberria absolbitu egin du, hiletan egotea eta hilkutxa eramatea delitua ez direlako. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Jo dezagun bi gizon daudela, errugabe edo errudun, berdin dio; sendoa eta adoretsua absolbitu egingo dute, ahula eta lotsatia kondenatu, argudiaketa zehatz honen harian: Nik, epaileak, delitu jakin baten errudun jo behar zintuztedan; zuk, adoretsuak, oinazea jasaten jakin duzu, horregatik absolbitu egiten zaitut; zuk, ahulak, amore eman duzu, horregatik kondenatu egiten zaitut. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Salaturen bat absolbitua izan ondoren [...], salatzailearen beste ahaide batek ezin zuen borroka eskatu; bestela auziak ez baitziren inoiz bukatuko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 219. orr.
Banandu eta bigarrengoz ezkondu direnek, bestalde, ez dute absolbituak izateko eskubiderik Vatikanoaren arabera, ez behintzat "ezkontzaren bananduezintasunarekiko kontraesanean bizitzeari uko egin bitartean". Berria - Gaiak 2004-10-27
Zubiagaren ustez, egoera politikoak izango du eraginik epaian, baina zail ikusten du epaitu guztiak absolbitzea. Berria - Harian 2005-11-20
Historiak absolbituko nau. Berria - Kultura 2004-10-10
Parisko Fiskaltzak helegitea jarri zuen, Helegite Auzitegiak asteazkenean Jean Castela eta Vincent Andriuzzi preso abertzaleak Claude Erignac prefeta 1998an hiltzeaz absolbitu ondotik. Berria - Mundua 2006-03-04
Sebas Etxaniz euskal presoa astelehenean epaitutako ustezko delituengatik absolbitu dute, Askatasuna erakundeak jakinarazi zuenez. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Gaur absolbitu arren, beste batzuetan zigortuko naute. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
absolbitu ditu (3); absolbitu dute (3); absolbitu egin (21); absolbitu egin ditu (3); absolbitu egin du (9); absolbitu egin dute (3); eta absolbitu (3)