Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazkian asko erreparatuta bakarrik ikus zitezkeen erretratua atera baino lehen gaumahaitxotik zarpailki apartatuak izan ziren pastilla antidepresiboen dozenaka kartoizko kaxa eta plastikozko ontzi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 205. orr.
Esan nahi dudana da antsiolitikoen, lasaigarrien eta pilula antidepresiboen dosia apurka-apurka jaitsi beharrean zegoela, apurka-apurka beregana zezan inguruarekiko interesa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.
Informeak, azkenean, diagnostiko bat zekarren, baita gaitzari aurre egiteko sendagaiak ere: antsiolitikoak eta lasaigarri antidepresiboak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.
Antsiolitikoen eta antidepresiboen pilula-dosia ordurako erdira jaitsia zuen arren -edo gutxiagora, beharbada-, ongi erantzuten ari zitzaion tratamenduari. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.
Etxea apaintzeko dekoratzaileari deitzen diogu, arazoak konpontzeko psikologoen beharra dugu, psikiatrei beldurra ere galdu genien, goibelaldiak eramateko antidepresiboak dauzkagu, lo egiteko pilulak... eta bizitzako aldaketa bakoitzari bere terapia erantsi diote. Pako Aristi «Note book», 2005 - 87. orr.
Ordainetan, aniztasunezko mundu libre batean biziko da, botikan kolore guztietako antidepresiboak erosteko aukera ematen duen mundu libre batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.
Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 129. orr.
Arratsaldean ere txokolatea franko jan dut (Teresaren esanetan, antidepresiborik onenetakoa). Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.
Esan nahi dudana da antsiolitikoen, lasaigarrien eta pilula antidepresiboen dosia apurka-apurka jaitsi beharrean zegoela, apurka-apurka beregana zezan inguruarekiko interesa, eta aurkitu, era berean, bere tokia bizitzan eta munduan, gutxieneko oreka baten barnean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.