Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anticastrista (orobat antikastrista) iz/izond Fidel Castrok 1959an ezarri zuen erregimearen marxista-leninistaren aurkakoa.
Antikastrista eta kolpistei egotzi die paramilitar kolonbiarren presentzia. Berria - Mundua 2004-05-13
Gobernuak anticastristak finantzatzeari utziko dio. Berria - Mundua 2004-08-10
Azken bi hamarkadetan Florida estatua aldatu egin da, eta dagoeneko ez dute eskuineko kubatar anticastristek menderatzen. Berria - Mundua 2004-10-26
Roberto Alonso kubatar antikastristaren etxaldean aurkitu zituen Poliziak ustezko paramilitarrak, militarrez jantzita. Berria - Mundua 2004-05-15
Nire zutabeen leihoak soil-soilik irakurtzen dituzten adiskide internazionalistek Miamiko mafia anticastristak bizioak ordaintzen dizkidala haiza ez dezaten, behintzat. Berria - Kultura 2004-09-22