Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antiburges izond burgesiaren eta burgesa denaren aurkakoa.
Une hartan, nire inguruan ezkertiarra eta antiburgesa izan behar zenuen eta abertzale izanez gero, ETAren miresle. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.
Aita kapitalista zen, eta berak antikapitalistatzat zeukan bere burua; aita burgesa zen, eta bera, antiburgesa; aitak bere poltsikoan sinesten zuen, eta Sergiok printzipioetan; aitak semea injineru nahi zuen, eta semeak laketago zituen artea eta artisautza. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.