Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antibiotiko (orobat antibiotika g.er.) 1 izond eritasunak eta infekzioak eragiten dituzten mikroorganismoak suntsitzen dituena.

Antibiotiko bat hartu eta infekzioa sendatu egiten da.  Berria - Gaiak   2006-01-22

Egun komertzializatzen den haragi asko infekzio-iturri denez, haragizko produktuek antibiotiko ugari txertatuak dauzkate.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.

1981 urtetik hunat, artatzen da gaitz hori, hiru antibiotika eta beste batzu gainera, osoki sendatzerainokoan.  Herria   2004-01-29

Saguei doxicicline antibiotikoa eman zieten.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Lehenbizi jarri zizkioten antibiotikoek ez zuten eraginik izan: txarrera egin zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

GIB birusa dutenei ustez on egiten die Septrim antibiotikoak.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Grisak baititut hortzak, umetan infekzio asko pasatakoa naizelako eta antibiotiko gehiegi hartutakoa; horregatik ilundu omen zaizkit.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 356. orr.

Amoxicilina: Antibiotikoa da, eztarriko minaren eta hainbat infekzioren kontra erabiltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Hori ez gertatzeko, medikuntza orokorreko sendagile batek berehala antibiotikoak agintzea lortu behar nuen, edozein aitzakiarekin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

Andoainera etorri zen J.M., eta, urgentziazko sendaketa egin ondoren, antibiotikoak eman zizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Hala nola eritzen diren abereei emaiten zaizkielarik antibiotikoak, gomendatzen dugu sei egunez ez gasnatzea horien esnea.  Herria   2001-05-24

Orain, baina, antibiotikoak gaitzari erraz jazartzen zaizkio.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Badira zenbait botika ezereztu edo gutxitu dezaketenak pilularen eragin antikontzeptiboa, batez ere antibiotikoek eta anti-inflamatorioek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Oraingoan, nire osasun baldintza txarra eta antibiotikoek eragin didaten ahultasuna kontuan izanda, uste baino hobeto aritu naiz", adierazi zuen bizkaitarrak.  Berria - Kirola   2004-10-03

Europa lirain sortu berri horrek oraindik ez du debekatu antibiotikoen erabilera jeneralizatu edo indiskriminatua, horrelako substantzia edo botikak hartzeak populazioan ondorio tamalgarriak izan ditzakeela jakinik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Antibiotikoekiko erresistentzia saihesteko plana hasiko dute.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Tindufen ez dago botikarik edo antibiotikorik izurrite bati aurre egiteko.  Berria - Mundua   2006-02-14

Ez daukagu antibiotikorik, eta, hortaz [...] hortaz zorne-zorroa ebaki eta itxaron besterik ezin dugu egin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Prest ote dago antibiotikotan dirua xahutzeko?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

2 (izenondoekin)

Gaixoaren ondoan egon direnei, denbora tarte labur batean, antibiotiko jakin bat ematea da kimioprofilaxia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Orain elikagaiak kutsatzen dituzten xomorroekin nahiko komeria badagoenez, geroagoko legeriak zorrotzago jokatu beharko du, iruzur eta arriskuei oro har aurre egitean, antibiotiko ezagunak gainditzen dituzten organismoak biderkatzen ari baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 43. orr.

Merkaturatu zutenean, "oso antibiotiko eraginkorra" zen septrim, adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Landareak izurrietatik eta biktimak intsektuen erasoetatik arma egokiez hornitu baititu naturak, antibiotiko sintetikoetara (hauen erabilera masibora) jo beharrik izan gabe.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki; zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Europako Batasunak balizko izurrirako prestatu behar zuela esan zuen atzo Markos Kyprianou EBko Osasun arduradunak, eta botika antibiralak prestatzeko agindu zien EBko herrialde kideei.  Berria - Harian   2005-10-14

3 antibiotiko betalaktamiko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Amoxizilina penizilina erdi-sintetikoa da, bakterio-kontrako antibiotiko betalaktamikoen taldean sailkatzen dena. Bere egitura kimikoak eta jarduerak antza handia du anpizilinarekin. ETC-entziklopedia   Amoxizilina, Wikipedia

4 antibiotikoekiko erresistentzia

Antibiotikoekiko erresistentzia saihesteko plana hasiko dute.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Europako Batzordeak egitasmo bat hasiko du ostiral honetan antibiotikoekiko erresistentziak saihesteko.  Berria - Gaiak   2006-03-15

5 espektro zabaleko antibiotiko (corpusean ez dago; ETCn 46 agerraldi)

Espektro zabaleko antibiotikoak espezie askotako bakterioen aurka eraginkorrak diren antibiotikoak dira. ETC-entziklopedia   Espektro zabaleko antibiotiko, Wikipedia

Klinikoki oso baliagarriak dira zefalosporinak, toxikotasun gutxi izateaz gain, espektro zabaleko antibiotikoak baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Kausa infekzio bat izan daitekeela susmatzen bada (sinu leizetsua edo zeharkako sinuaren tronbosiaren kasuan), espektro zabaleko antibiotikoak jarriko dira lehenbailehen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018

Espektro zabaleko antibiotiko gisa jokatzen dute, askotariko bakterio eta onddoak hiltzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

Normalean proba hori ez da egiten, hori dela-eta espektro zabaleko antibiotikoa agintzen da. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-24

Prozesu horri heldu dio Txintxurretak ikerketan: Espektro zabaleko antibiotikoen arrazoizko erabilera: pazientearen segurtasuna eta erresistentziaren problema. ETC-prentsa   Berria, 2017-08-19

Gero eta usuago ikusten dira espektro zabaleko antibiotikoekiko -horiek erabiltzen dira beti aurrena- erresistenteak diren bakterioak. ETC-prentsa   Berria, 2019-07-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus