Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende asko toki antiaereotara sartu ahal izan zen, baina aterpeetan ere izan zen hildakorik. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.
Gordeleku antiaereoetara egin zutela korrika oihuka negarrez. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.
Buxi doktoreak, azken bonbardaketak iraun bitartean, lizunkeriaz ukitu zuen neskatxa bat babesleku antiaereoan, eta jaun ohoretsu batek zafratu egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.
Guk ez genuen sarbiderik babestoki antiaereoetan: artean orube zirauten eremu zabaletan kuzkurtzen ginen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.
Misil antiaereoak Etxe Zuriaren inguruetan. Berria - Harian 2005-01-21
Hangoak zirela goiz askotan sentitzen nituen Heinkel hegazkinak; ateratzen zuten hotsa nahastezina zela; ikustekoa zela haien malgutasuna zerutik ia lurreraino abiada bizian jaitsi, bonbardaketen eta tiroketen imintzioak egin, eta berriro ere oso denbora laburrean altura hartzeko orduan; beharrezkoa zela malgutasun hura antiaereoen erasotik libratzeko: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 121. orr.
Heinkel 111 asko ikusi genduzan antiaereotik. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 118. orr.