Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
antiabertzale iz/izond abertzaleen aurkako pertsona; abertzaletasunaren aurkakoa.
Liburuan barrena, Saizarbitoriak errieta egiten die abertzale itsuei, errieta ustezko antiabertzaleei, eta, oroz lehen, bere buruari; horregatik ez du inoiz nartzisista ematen, bere buruaz sarritan mintzo bada ere. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.
Euskal abertzaletasunaren alde dena eman eta antiabertzale bihurtu direnek ondo ulertzen dute fedearen barne etenaren leizea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 78. orr.
Horra, baina, sentsibilitate antiabertzale neurotiko batek gutxiena jasaten dituen hitz demonio biak batera: komunitatea eta erlatibismoa!). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 203. orr.