Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antapara (ETCn 76 agerraldi; orobat antepara ETCn 116 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian antapara agertzen da) 1 iz olara ura eramaten zuen erretena edo ubidea.

Behinola errota izana, bere antepara eta guzti, hantxe neukan neure aurrean, Egaren ertzean bertan; Onzinedako malkortxora so, eskuinaldean harri bizi eta zuriskaz oratua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Harresien luzeran eta lodieran, bastioien kokaeran eta kopuruan, antepara eta lubakien antolamenduan eta sakoneran, denetan, hitz batez, maila batzuk gorago zen Nabarrenkoxeko ziudadela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 207. orr.

Berehala antepara bat iritsi dute, eta honen gainetik joaten saiatu badira ere, laster etsi behar izan dute, goroldio bustiaz estaliak baitaude ertzak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 100. orr.

Gizonak eta emakumeak bultzaka sartzen ziren egurrezko tunel kirastuan, elkar estutuz eta zanpatuz, anteparatik dolarera erortzen diren sagarrak bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Asteak joan asteak etorri, ordea, ez ubiderik ez antapararik eraiki zigun gure gizonak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 44. orr.

2 irud/hed

Urria, nolanahi ere, neguaren antapara gertatu ohi da: zubi edo atari, ataurreko eta ezkaratze.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus