Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antena 1 iz uhin elektromagnetikoak igortzeko eta hartzeko eroale airetarra.

Telebistako antenak ere bai. meteorologia behatokia zegoen terraza gain berean, han kokatu genuen Segura Irratirako antena, Arantzazuko seinaleak igorriko zituena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 65. orr.

Euli normalak badu, begi bakoitzaren gainean, antena gisako bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Tximeletek antenen bidez "jasotzen" dute usaimena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 217. orr.

Heldu ginenean, solaserako aitzakia izan genituen gailurreko bi antenak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 69. orr.

Lehenengo deia dela eta, barkamena eskatu behar dizuegu, ez baita oso egokia izan, baina adierazten digutenez, beste bat dugu antenan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 13. orr.

-Hementxe gaude berriro zuekin, entzuleok, eta kontroletik egiten didaten seinalearen arabera, badirudi beste dei bat daukagula antenan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 18. orr.

Hurrengoa antenan dago jadanik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 20. orr.

Hor hasten dira agertzen, zirriborroan, burua izatekoa, bere begi, baraila eta antenekin; toraxa izatekoa, hegal pare batekin eta hiru hanka parerekin; abdomena izatekoa, bere uzkialdearekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

2 antena paraboliko

Masta gainean antena parabolikoa jirabiraka ari zen, Bisibilitatea zero, eta kapitaina pantailako zirkulu kontzentrikoei begira, argi orratz fina bueltaka ari zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Ez nuen telebista jarri, nahiz eta hoteleko antena parabolikoaren bidez kanal mordo bat ikus nitzakeen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 160. orr.

Izan ere, harriez zer edo zer badakike, baina herriez deus ere ez daki, belarri handion antena parabolikoa beste satelite baterantz ditu-eta zuzendu eta konektatuak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antena bat (4); antena handia (3); antena parabolikoa (4); metroko antena (3)

antenaren ordez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus