Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antartiko 1 izond/iz Hego poloarena, Hego poloari edo inguruei dagokiena.

Azken finean, Antartikoko izebergetan ere mikrobioak aurkitu dituzte ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-08-06

Ondorio horretara heldu dira Antartikoko Institutu Britainiarreko ordezkariak, eta ikerketa lana argitaratu dute Science aldizkarian. Guk gaur Hartz Handia deitzen dugun konstelazioak [...] eta antartiko (hartzaren kontrako aldean dagoena) datozen bezalatsu- izango zuen izena euskaraz ere, agian.  Berria - Gaiak   2006-04-01

2 marikaka antartiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

"Stercorarius maccormicki" - Marikoi antartiko - Marikaka antartikoETC-entziklopedia   Marikaka (hegaztia) Wikipedia

3 marikoi antartiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Marikoi antartiko, "Stercorarius maccormicki". ETC-entziklopedia   Marikaka (hegaztia) Wikipedia

4 Ozeano Antartiko (corpusean ez dago; ETCn 23 agerraldi)

14.700 km luze eta 106.400.000 km² inguru ditu (munduko bigarrena Ozeano Barearen ondotik). Muga hauexek ditu: Ozeano Artikoa, iparraldean; Ozeano Australa eta Ozeano Antartikoa, hegoaldean. ETC-entziklopedia   Ozeano Atlantikoa, Wikipedia

Horrekin batera, Ozeano Antartikoan nabigatzen duten itsasontzientzako gida berria proposatu dute, itsasontzi handiek lasta gisa erabiltzen duten ura baita espezie arrotzen ohiko iturrietako bat. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-12

Hilabete beranduago, uztailaren 1ean, Ozeano Antartikoa eta hego poloaren artean izango da eklipsea. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-04

Ozeano Antartikoan bizi diren arrainen %90 nototenoideo familiakoak dira. ETC-prentsa   Argia, 2008-12-28

Nik errautsak itsasoan barreiatu nahi nituen, munduaren amaierako itsasoan, planetaren behealdeko biribilean: Ozeano AntartikoanETC-literatura, saiakera   Tom hil da, Marie Darrieusecq (Karlos Zabala), Alberdania, 2008

Ozeano Antartikoan 500 milioi tona krill daudela kalkulatu izan da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

Ekologistek, esan bezala, nazioartean zabaldu dituzte aldarri horiek, eta, horren ondorioz, Japoniako baleazaleek askoz ere balea gutxiago harrapatzen dituzte orain Ozeano AntartikoanETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

5 zirkulu antartiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Zirkulu antartikoan goialdean gertatzen denaren aurkakoa gertatzen da: Eguzkiak ez du argitzen egun osoan, beti dago 23 graduko kokapenean ostertzaren azpitik. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-22

Zirkulu antartikoak eguneko eguzkia eguzki izpien muga egiten du neguko solstizioan eta udako solstizioan aldiz, gaueko eguzkia eguzki izpien muga. ETC-entziklopedia   Zirkulu polar antartikoa, Wikipedia

6 zirkulu polar antartiko

Amérique, Amerika, munduaren parteetako bat da, 42 milioi kilometro karratuko kontinentea, eremu artikoetan hasi eta zirkulu polar antartikoraino hemezortzi mila kilometroko bidean luzatzen dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

>2449<->3802<- 6271

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus