Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antanaklasia iz

Antanaklasiak hitz homonimoak aurrez aurre jartzen ditu, zeinek bere esanahi propioarekin, anbiguotasun arrastorik gabe, hitza funtzio edo testuinguru ezberdinetan errepikatzeak zehaztu egiten baitu kasuan kasuko esanahia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 81. orr.

Hizkuntzek homonimia dute jolaserako baliabide emankorrenetako bat, antanaklasiak inolaz ere agortzen ez duena, eta liburu honetan gehiagotan ekarri beharko dugu hizpidera.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Antanaklasiaren izenpean, esanahi ezberdineko hitz homonimoak elkarren ondoan paratzeak ekar ditzakeen ondorioez jardun dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 225. orr.

Antanaklasiaz ari ginen, eta orain zehaztasun gehiagoz defini dezakegu: hitz pare homonimoak esaldi batean (edo elkarren oso gertu dauden esaldietan) paratzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus