Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indar antagonistak batzuetan helburuen arabera juntatzen dituk! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.
Gainera, beste inon ez bezala, ezker antagonistako edozein ikuspegiri buruzko materiala dugu hemen, eztabaidarako leku da, CNTkoak zein ezker abertzalekoak. Berria - Kultura 2006-04-23
Aurrekari haiek gure oraingo ikuspegi psikologikotik aztertuko bagenitu, guztietan aurkituko genituzke zelotismoaren eta herodianismoaren bulkada antagonisten artean txandakatzeak eta gatazkak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.
Ez dago pertsonaia nagusirik, protagonistarik eta antagonistarik. Berria - Kultura 2004-05-21
Azken hori lapurretaren buruaren antagonista da, legearen aldean dagoen buruzagia. Ugazabekiko borrokan tinko eusteko langileak gaitzen zituen tresna gisa hartuta, sindikatu horiek eta beren antagonista kapitalistak gizarte-sistema beraren sorkariak ziren. Berria - Kultura 2006-04-26
Antagonista Aita Froilan zen, benetan pertsonaia higuingarria. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 137. orr.
Huts egin zuten eginkizun honetan; eta ondorioz Islamaren aurrerapen mehatxagarriak Islamaren Mendebaldeko antagonista etsiak deabruaren eta itsaso sakonaren artean jarri zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 343. orr.
Orain, berriz, erranen dizut ezen mendi horren igaiteko etsairik eta antagonistarik handiena imajinazinoa dela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.
Beren kultur mailako antagonisten kontra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.