Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Okamendiko Villafranca agertu zait, bai eta ere, hor berean, bide bazterrean, eskuinetarik, San Felices kaperaren absidea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.
Hurbildutakoan, horma-begi batzuk ikusten dira murruan, eta hiru edo lau ojiba, hamabosgarren mendekoak, absidean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.
Abside erdizirkular baten modukoa zuen sabaia, eta gailur-gailurrean gorantz egiten zuen tximinia zabal batetik inoiz ikusi dudan argi zurienak erdi itsutu ninduen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.
Arantzazuko fatxada, bertako apostoluak eta Pietatea Oteizarenak dira; ateak Txillidarenak; beirateak Eulaterenak; absideko pinturak Muñozenak eta kriptako freskoak, zur landu erre eta polikromatuaz egina, Nestor Basterretxearenak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 14. orr.
Bururik gabeko gorpua prozesio batean bezala eraman zuten San Pietro in Montoriora, non Estigma Sakratuen fraideek abside aldameneko kapera batean hobiratu zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.
Jatorrizko tenpluaren absidearen ikuspegi ederra. Berria - Kultura 2004-06-19
Absidearen alboetan, urrezko zutabe batzuk zeuden sabaitik zintzilik, zutoin zilarrezkoak zeuden zoruan xut. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.
1180an eraikitako Wormseko katedralak bi abside dituelako egin ahal zuten ospakizun modu hau. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.
Pascual de Larak absiderako sortu zuen margolanaren maketa. Berria - Kultura 2006-02-07
Ekialdeko muturrean, gaur egungo presbiterioaren atzean sakristia dago, tenplu gotikoa zaharraren abside zuzena zena. ETC-entziklopedia San Martin eliza (Bernedo) Wikipedia
Nabea bera baino estuagoko abside zuzena du, puntadun kanoi erdiko bi bobeda zatiz estalia, bi bobeda zatien artean arku faxoi handia daukala, puntaduna hau ere, zutabe lana egiten duten barruko kontra-hormetan bermatua. ETC-entziklopedia San Sebastian eliza (Artxua) Wikipedia