Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antagoniko izond aurkakoa, antagonismoa adierazten duena.

Erruduntasunaren inguruko diskurtsoa osatzeko beharrezkoak zaizkio kontrakoak idazleari, pertsonaia antagonikoak eta aurkakotasunezko egoerak.  Berria - Kultura   2006-05-02

Fedro edo Esoporen fabularen bat, bi animalia edo bi pertsonaia antagonikoren solasa biltzen zuena -txirrita eta inurriarena, konparazione- eta guk harrointzat hartu behar izaiten genuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 107. orr.

Horrela egon daitezke indar antagonikoak urteak joan eta urteak etorri beren betiko jarreretan, bitartean munduan ezer aldatu izan ez balitz bezala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

Talde txikiek ezin dute bi bloke antagonikotan baturik luketen botererik eskuratu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.

Ez du onartzen "etsaia"ren desegitea, zeren norberaren nortasun antagonikoa desmuntatzea eskatuko bailuke.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

Ez Sergiok eta Anderrek elkarren antza zutelako, batere antzik ez zutelako baizik, bataren zein bestearen gorputzek eredu estetiko antagonikoei erantzungo baliete bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.

Horien aurrean, bi ikuspuntu erabat antagoniko daude: batetik, teknika berri horiek erabat pontifikatzen dituztenak ("erabili beharrekoak dira", "ezin dira utzi enpresaren konkurrentzia areagotu nahi bada", eta abar); eta bestetik, eszeptizismo hutseko jarreraz ikusten dituztenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Tradizionalki euren arteko dikotomiak agerian utzi eta antagonikoak izan diren xiitek eta sunitek bat egin dute okupazio indarrei aurre egiteko erresistentzian.  Berria - Mundua   2004-04-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus