Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anputatu, anputa(tu), anputatzen 1 du ad izaki bizidun bati gorputzaren zati edo atal bat erabat kendu.

Esaten dute gorputz zatiren bat anputatzen dizutenean, hasiera batean behintzat, oraindik sentitzen duzula.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.

Istripuak, zauriak edo gerrak baziren orduan ere -inoiz ez da horrelakorik falta izan- eta kasu larrienetan Listonen anputatzeko trebezia eta azkartasuna ezinbestekoa zen hiltzeko zorian zegoen koitaduari aukera bat emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.

2 irud/hed

Arrazoi horregatik debekatu zuten La grande illusion Alemanian eta Italian, eta anputatua izan zen "paradisu" demokratikoan.  Berria - Kultura   2004-05-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus