Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anpulutxo iz anpulu txikia.
Anpulutxo bat bazen kutxaren barruan eta harexen usaina zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.
-Maisuaren sendagarriak -berbak mamurtuz anpulutxoa hartu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.
Anpulutxoari estalkia kendu, usaindu eta berriro itxi ostean, lehengo lekuan utzi nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.
Hatzetatik irristatzen laga dun eman geninan beirazko anpulutxo koloreztatua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.