Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken zokoraino miatu nuen, alferrik, Ikastegiaren erraietan: dozenaka anpoila etiketadunak aurkitu nituen, Astolfok Ilargian bezala, ehunka konposatu antzemangaitzak, bestelako sedimentu anonimo, itxura zenez aspaldiko belaunaldietatik ukitu gabeak, baina sodiorik batere ez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.
Lantegi horretan erremedio likidoak egiten dituzte eta berinazko untzietan ezartzen, flaskoak eta anpula injektagarriak berezik. Herria 2003-12-18
Anpula eta flaskoak erremedioz betetzeko lana hastetik buru kontrolatua da; langileak "gela xurietan" ari dira: berek higiena lege zorrotzak betez eta gelako airea filtraturik. Herria 2003-12-18
Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan. Berria - Kirola 2006-02-28
-Maisuaren edabetik emango diot, jauna -poltsatxotik anpulua atera eta hura erakutsiz esan nion-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 317. orr.
Orduan, kolore guztiek leher egiten zuten anpulu baten modura, eta berriro, zuri, gorri, berde. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.
Kaltzio anpuluak eta estradiol injekzioak hartzeko agindu zidan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.
Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan. Berria - Kirola 2006-02-28
Haien gainean, murrutik dilindan, arrosa kolorezko bihotz distirant handi bat, piztuak ziren elektrika-anpuluz hornitua. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 119. orr.
Andreak dena prestatu dik: tantaz tantakoa, pixontzia, morfina-anpuluak... Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.
Río Usamacinta-n bainatu naiz: hau bai, aldatu da; ur gehiago dauka, eta anpulurik ez, ur-lasterra joriago baitoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 251. orr.
Zerk atsekabetzen zaitu horrenbeste, lagun; zure malkoek anpulu zilarrezkoak dirudite. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.
Ur-anpuluak, gizendu ahala, kristalean behera irristatu ziren, eta marrazkia desitxuratu zuten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.
Ataka hartan bihotz ilunak egiten zitzaizkion, gorputz adarrak hozmindu, kopeta izerdi anpuluz bete. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Marrazkiaren inguruan, urtu egin zen lurruna eta anpuluak sortu ziren. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.
Izerdia tontorka zerien nire poro guztiei, eta anpulu handi hotzetan geratzen zitzaidan kopetan itsatsita. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.
Marrazkiaren inguruan, urtu egin zen lurruna eta anpuluak sortu ziren. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 82. orr.
Hortik aurrera gure arteko isilunea puztuz joan da, hanpatuz -xaboi-anpulu baten moduan-, gure sala txikia barnean hartzeraino. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 51. orr.
Haien gainean, murrutik dilindan, arrosa kolorezko bihotz distirant handi bat, piztuak ziren elektrika-anpuluz hornitua. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 119. orr.
Noren bihotza ezarri behar zaio gramatika bati barkatu esatetik barkaidazu esatera dagoen aldea -negar anpulu eta guzti- zertan den erakuts dezan? Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 53. orr.
Ajeak ere izango zian zerikusirik negar-anpulu horietan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.
Ez ba: lehen negar-anpuluak zurruztan ziren begi ertzetik beheiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.
-Txo, aspaldiko! -esan zidan, negar-anpuluak begietan-. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 116. orr.
Neuk ere, juez guztiok bihotz gogorraren izena badugu ere, ezin nien negar anpuluei eutsi. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.
Eta areago urtu zen negar anpuluetan, eskaini zion kanta hasitakoan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 87. orr.
Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar hunki zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.
-Bene-benetan, negar anpulua eriola. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 41. orr.
· Hala egon zen luzaz, kotoiari xera eta xera, laztan antzuetan, begi argiak hainbatgarren aldiz anpuluen distiraz edertzen zitzaizkion bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.
Egunsentian, euri anpulu lodiak erori ziren lur gainera. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.
· Isuri eta isuri segitzen zuen urak, anpulu atergabetan tulubioka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 122. orr.
anpulu baten (3); negar anpulu (3); zuten anpulu (3)
negar anpuluak (6)