Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anpolai iz/izond gerezi edo ginga mota handi eta gizenen izena.

Gereziek, banan-banan lerrokaturik, neska txinatar irribarretsu baten ezpain estuegiak ziruditen: Montmorency gereziak, andre gizenaren ezpain potoloak; ingelesak, luzeagoak eta serioagoak; gingak, haragi arruntekoak, beltzak, musuz mailatuak; anpolaiak, zuriz eta arrosaz zikinduak, barrez, alai eta haserre aldi berean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

-Gure herriko gereziak ere ez dira zure ezpainak bezain anpolaiak -esan zion printzeak Brigidari, eta emakumeak irribarre egin zuen, arranoak arkumea ikustean irribarre egiten duen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 77. orr.

Gerezi sasoian, amak konpota egiten du azokan aurkitzen dituen anpolai gizenenekin eta, gero, potetan sartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

Gure galdera eta adar-jotze lotsagabeekin haserretzen genuenean, begizta estutzen zuen urduri, eta aurpegi berez zuri hartan, papoek anpolaiak ematen zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Anpolai biribil-biribila, gorria, distiratsua, likitsa eta txorten luze batetik zintzilikatzen zena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 131. orr.

Baina ez nion Ifarkoian gertatutakoari buruzko deus aipatu, Adaren anpolai-moduko bular txiki tenteak eta gorputz biluzia kariziatzeko irrikaz nengoen eta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

Anpolai-buztana oparitu, altxatu, eskuan musu bat eman eta alde egin zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 78. orr.

Nik bi anpolai sentitu nituen masailetan behera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anpolai buztana (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus