Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anplitude 1 iz zabala denaren nolakotasuna; gertakari fisiko baten intentsitatea.

Airean, nahiko txikiak izaten dira presio-aldaketak, eta anplitudea, hau da, bibrazioen ondorioz aire-molekulek ibilitako distantzia, nahiko handia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

Indar gehiagori anplitude gutxiago dagokio; eskua, izan ere, hogeita hamar zentimetro edo gehixeago mugitzen da gora eta behera, eta automobila, berriz, zentimetro edo milimetro batzuk baino ez da igotzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Tinpanoak eta hari loturiko hiru hezurtxoek egiten duten palanka-efektuak berrogeita hamar bat aldiz gutxitzen du tinpanoaren eta leiho obalaren arteko soinu-bibrazioen anplitudea, eta, jakina, erlazio berean gehitzen haiek eragiten duten presioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Bigarrenik, korrontearen anplitudea (hau da, tamaina) handitu eta txikitu egiten da soinuaren ozentasunaren arabera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Zabalera edo anplitudea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.

2 anplitude modulatu (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Anplitude modulatuko Irratia (AM): horrelako irratien kasuan, eramaile baten anplitudea modulatzen du seinaleak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Antena uhin elektromagnetikoak jasotzeko edo igortzeko gailua da edozein haririk gabeko edo irrati komunikazioko (EN: en: Radio radio) sistematan erabilia (adibidez Anplitude Modulatua AM, Frekuentzia Modulatua FM, telebista digitala edo WiFi). ETC-entziklopedia   Antena, Wikipedia

Anplitude Modulatua AM modulazioak baino kalitate hobea dauka zaratak eragin gutxiago daukalako, baina banda zabalera handiagoa erabiltzen du. ETC-entziklopedia   Frekuentzia Modulatua, Wikipedia

Irrati-difusioa Anplitude Modulatua AM irratiaren agerpenarekin batera zabaldu zen 20ko hamarkada inguruan balbula termoionikozko irrati transmisore eta hargailuen garapenarekin batera. ETC-entziklopedia   Irrati-difusio, Wikipedia

Irrati digitaleko eskemetan, uhin eramaile bat edo gehiago dira kontrol-seinale batek modulatzen dituenak: Anplitude Modulatua edo anplitudea, maiztasuna edo fasea transmisio egokia behar dira seinale digitala sortzeko. ETC-entziklopedia   Seinale digital, Wikipedia

3 anplitude modulazio (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Anplitude modulazioa baino ezagutzen ez duen irrati ingeniari batek arazoak izan litzake gaur egun erabiltzen den haririk gabeko komunikazioak deskodetzeko. ETC-prentsa   Berria, 2016-09-18

Uhinen modulazioa bi eratan egin daiteke: anplitudean (anplitude-modulazioa, AM) eta frekuentzian (frekuentzia-modulazioa, FM). ETC-zientzia, zuzenbidea   Irratibidearen barrunbean zehar, Gorka J. Palazio, UEU, 2000

Anplitude-Modulazioa (AM): seinale modulatzaileak uhin eramailearen anplitudea modulatzen badu, orduan Anplitude-Modulazioa (AM) dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Aipatu beharra dago, mikrofonien ondoriozko desintonizazioak, I eta Q osagaietan perturbazioak sortzen dituela (fase eta anplitude modulazio moduan). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Zuntz gaineko Ethernet Gigabit-ean eta Spanning Tree Protocol STP (1000base-T)-en -8b/10b- kodeketa erabiltzen da. UTP 5. maila gainean erabiltzen den Gigabit Ethernet-ek anplitude-modulazio kodeketa erabiltzen du. ETC-entziklopedia   Ethernet, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus