Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehengo erromerietan ez zuten ahotsa anplifikatzeko aukera, eta zaratarekin ezinezkoa egingo zitzaien kantatzea. Berria - Kultura 2004-03-19
-Haitzuloetan sarrarazten zituen Dionisiok presoak, latomiak haitzuloz josita baitzeuden. -Haien aurrean zegoenak akustika ezin bikainagoa zuen; zaratarik txikiena anplifikatzen zuen: zoruan eginiko marmarrak ekaitz baten burrunba zirudien-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.
Alboko dendatik datozen deiadarrak entzutean, zuek ere deiadar eginen diezue, eta oihuok ikaragarriak izanen dira haizearen uluekin nahastu eta desitxuraturik, batzuetan zeharo ahulduak, urrundik datozela diruditela, besteetan oso anplifikatuak, beldurgarriro dardarakariak eta etsi etsi luzatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.
Gailuaren orratzak diskoko ildo espiralean grabaturiko gorabeheretan aurrera egin ahala, korronte elektriko bihurtzen dira orratzari eragiten zaizkion presio-aldaketak, eta korronteok, egoki anplifikatuta, bozgorailuetatik irteten dira jatorrizko soinua erreproduzituz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Besteren artean, Von Weber-en azken baltsaren doinu gogorraren bertsio bitxi bat, gaiztoa eta anplifikatua, gordetzen dut oinazez gogoan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 40. orr.
Egia osoa, egia mina, ez da bakarrik jateko moduko platera; ez da nork bere buruari gordinki esatekoa ere, zeren pertsona bakarraren barrunbean oihartzun edo durundio gaiztoa egiten baitu, eta asko eta izugarri baita anplifikatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.
Bere lanari buruz esaten den guztia mila bider anplifikatuko da haren bihotzean: esandakoa txarra bada, mila bider min egingo diozu, eta ona bada haren maitasuna eta esker ona izango dituzu urrezko azpilean, eta bizitza guztirako izango da, bai bata, bai bestea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 50. orr.
Lazkanoren arabera "emanaldi oso berezia" izango da Formentik piano anplifikatu batekin eta irrati batekin egingo duena. Berria - Kultura 2004-08-17
Ekitaldi gehiena eman zuen harmonika anplifikatuaz eta bakarrik azkenengo kantuetan jo zuen garbi, country blues pieza dibertigarri batzuk egiten zituen bitartean. Berria - Kultura 2004-01-25