Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

absentismo 1 iz egon behar den eginbidean edo tokian, eskuarki lanean edo eskolan, maiz ez egotea.

Baina zergatik ez du inork esaten hurrengo biak abolizionismo eta absentismo direla?  Berria - Kultura   2006-02-12

Pandemia kasuan, lan absentismoa, mundu osoan, %30ekoa litzatekeela kalkulatu du, eta Barne Produktu Gordinaren galera, berriz, %2koa.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Kaleratutako langileak "absentismoan trebatutako profesionalak" zirela aipatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-01-10

Soldata igoera produktibitatearen gorakadari eta absentismoaren jaitsierari uztartzea eta antzinakotasuna izoztea edo ezabatzea.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

2 eskola absentismo (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Eskola absentismoa, lagunartean eta modu informalean txikarra egitea, sasieskola egitea, piper egitea, eskola-ihesi egitea eta txerritan ibiltzea ere deitua, ikasleek nahita egindako eskola huts egitea da, derrigorrezko hezkuntzaren baitan, gaixotasun batengatik edo justifikatutako beste arrazoi batengandik eta gehienetan gurasoen baimenik gabe. ETC-entziklopedia   Eskola absentismo, Wikipedia

Pozik gaude emaitza onak izaten ari delako, hiru urtean dezente jaitsi da eskola-absentismoa eta familien eta eskolaren arteko harremana ere asko hobetu da.. ETC-prentsa   Argia, 2018-04-22

Formakuntzari dagokionez, ijitoen %97 eskoletan daude: ez dago eskola absentismorik, eta hori arrakasta da. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-02-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus