Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jonek eta Mikelek instrumentuak aldean hartu eta anplifikadoreak piztu bitartean, Anek zutik zirauen bateriaren aurrean, artelan bati begiratzen zaion moduan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.
Gitarra eta baxua anplifikadoreen parean ipiniz txistu jasangaitz bat eginarazten amaitu zuten emanaldia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.
Jon jendartera jaitsi zen kantu batean, eta ia pikutara bidali zuen dena: kablea atera egin zuen anplifikadoretik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.
Anplifikadore diferentziala sarrerako bi tentsio (elektrizitatea) tentsioen arteko diferentzia anplifikatzen duen gailua da, eta sarrera horiekiko komuna den edozein tentsio deuseztatzen du. ETC-entziklopedia Anplifikadore diferentzial, Wikipedia
Instrumentazioko anplifikadorea bi sarreren diferentzia irabaziarekin biderkatzen duen anplifikadore diferentzial mota bat da. ETC-entziklopedia Instrumentazioko anplifikadore, Wikipedia
Alderantziz, korronte eta tentsio iturriak bata bestearekin arazorik gabe konektatu daitezke, eta teknika hau era zabalean erabiltzen da zirkuiterian -adibidez, anplifikadore diferentzial etapetan, eta abar-. ETC-entziklopedia Korronte iturri, Wikipedia
Soinuaren bolumena areagotzea baldin bada helburua, nahikoa da anplifikadore elektroniko bat erabiltzea. Berria - Kultura 2006-02-24
Lehenengo anplifikadore operazional monolitikoa 1960ko hamarkadakoa da, Bob Widlarrek diseinatutako Fairchild anplifikadorea atera zuten, baita Bob Widlarrek deiseinatutakoa. ETC-entziklopedia Anplifikadore operazional, Wikipedia
Askoz ere praktikoagoa da 'biralari' deitutako zirkuitua erabiltzea, anplifikadore operazional baten bidez kondentsadore batek induktore modura jokatzea ahalbidetzen duena. ETC-entziklopedia Haril, Wikipedia
Alderantzizko eskaladun bihurgailuetan etengailuek eta lurrarekin edo anplifikadore operazionalarekin lotzen dituzte 2R balioko erresistentziak. ETC-zientzia, zuzenbidea Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010
Oro har, transferentzia-funtzio horrek edozein ordena izan dezake, baina jarraitu gisa inplementatu nahi bada, anplifikadore operazionalen bidez osatzen da, eta nahiko sinplea izan ohi da (2. ordenakoa gehienez). ETC-zientzia, zuzenbidea Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014
Bideo hartan, Marclayk, soinu-anplifikadore bati konektatutako gitarra elektrikoa lotu zion autoaren atzealdeko paratxokeari. ETC-prentsa Berria, 2014-03-20