Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxean aitarekin geratu ziren bi alabek inoiz baino anparo gutxiago zeukaten anaia zaharrak joandakoan, eta aita oldartsu eta gogor haren atzaparretan inoiz baino babesgabeago zeuden. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.
Ama Birjina Abuztukoaren anparoan, hortxe kokatuta dator San Roke. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.
Zamorako familia ospetsu eta on bateko semea zen, erlijioaren anparoan hazitakoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.
Hegazti handiago hauek, beti baserritik gertu, batez ere kanpoan aztarrika ibiltzean, edo ekaitza hasi orduko oiloetxearen anparoan gordetzen direnean, eskarmentua hartutakoak dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.