Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anotazio iz anotatzea.

Arratsalde batean, latako izokina jan eta kafe beroa hartzen ari ginela, Pablok uhartearen mapa militarra zabaldu zuen dendan, eta anotazio batzuk egiten hasi zen iparrorratzaz baliatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Paretak umeen marrazkiz, postalez, gutunez, afixaz eta anotazioz beterik dauzka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 273. orr.

Bigarren anotazioa patrikako uztai-koadernotxoan: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

Anotazio berri bat patrikako uztai-koadernotxoan: depresioaren kontrako beste irtenbide bat: astindu zapatak eta oinez ibili, kaleak bukatzen diren arte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

Dirua bankuan sartu duenak ere dirua izango baitu (banku-dirua, alegia, bere aurrezki libretan edo beste finantza-produktu batean agertzen den anotazio kontablea: gordailua).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus