Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anormaltasun iz anormala denaren nolakotasuna.

Itxurazko normaltasunaren azpian -diosaletatik eta konplimenduzko irrietatik harat-, lotan baitatza, betiere, beste anormaltasun bat, itzartzen denean anormaltasun guztiak baino izugarriagoa izan daitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 198. orr.

Klima-aldaketa azeleratzen ari dela uste du Lovelockek, eta joan den udarako beroak ez direla anormaltasuna, azelerazioaren seinale nabarmena baizik.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Frankismo garaiko "salbuespen egoera" haiek azpimarratzen zutena horixe zen, diktaduraren beraren anormaltasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Eta, normaltasuna helburu, norberaren anormaltasuna onartzea ezinbestekoa da, kaltegarria bezain barregarria normal itxurak egitea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.

Anormaltasuna ez onartzea baita normala izan nahi duenaren lehen pausoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 81. orr.

Rivne eskualdean jaiotzen diren hiru haurretatik batek anormaltasunak ditu, barnekoak gehienetan.  Berria - Gaiak   2006-03-26

-Lehen anormaltasunaren beldurrean bizi izan nintzen bezala, orain normaltasunaren beldur naiz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.

Baina Woodyk bere anormaltasunean normala izatea erabaki duela dirudi.  Berria - Kultura   2004-09-18

Anormaltasun politikoaren garaiak bizi ditugu: nabarmenak diren gauzek zalaparta sortzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Legealdi hasieran aitortu nuen Batzar Nagusiak anormaltasunez sortu zirela eta defizit demokratikoa egon zitekeela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Hirugarrenik, "anormaltasun demokratikoa" zuzentzeko behar diren parlamentu-ekimenak eta ekimen legegileak abiatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Anormaltasun kimikoaren hiztegia darabil halako kontuetan: "piztu eta itzaltzen diren zirkuituak", "bide ematen zaien jokabide primitibo, eskuarki inhibituak"-, sindromea nortasunaren zati bihurtu zaiola ere sentitzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus