Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anormalkeria iz anormaltasun gaitzesgarria.
Bazekien, beraz, bizitza ez-normala eginarazten digutela, eta ez zeukaten argudiorik anormalkeriak utz zitzatela eskatzeko, baina bai sakabanaketaren kudeaketan eta aholkularitzan gogotsu aritzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 159. orr.
Itxuraz normalak diren familiak, alegia, Juan Mari Atutxa bera bezalako aita batekin, anormalkeria handienak ere normal-normal pentsatzeko eta egiteko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 151. orr.
"Itxuraz normalak diren familiak" dioenean, berea bezalako familia esan nahi du, noski, Atutxak, eta batere itzuli-mitzulirik gabe esaten du zelako anormalkeriak egiten dituzten "itxuraz" berea bezain "normalak diren familia" horiek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 150. orr.