Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entzuten nuen gure amari esplikatzen ziola nik ere, gauero ateratzen banintzen, gizon anormal haiek bezala bukatuko nuela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 221. orr.
Ez gara zoriontsuak eta ez gaude triste; ez gara normalak eta ez gara anormalak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.
Batzuk bere onetik ateratzen dira ni, pertsona autista anormal hau, hara azaldu, eta ekipamendu guztiaren diseinua egiteko gauza naizela ikusita. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Inguruko ehun osasuntsuak suntsitzen dituzten zelula anormalak neurrigabe hazteak eragiten du minbizia. Berria - Gaiak 2004-11-03
Horrek esan nahi du herritarren % 5ek duten jokabide sexual bat jokabide anormala dela? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
Ikusle "normala", bere begiradak egiten duen bezala, irudiak zentratuta ikustera ohituta dagoenez, deskoadratzea ezabatzea izaten da joera normala, gauza anormal bezala sentitzen baitu, haserregarri izan daitekeen gauza bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.
Euskararen egoera anormalak egiten gaitu anormal. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.
Normari jarraitzen ez diona, berriz, anormala da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 165. orr.
Atzo, ezkondu aurretik harreman sexualak izatea anormala zen, eta, gaur egun, erabat normala da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
Lehen aldikotz "normal" eta osasuntsu sentitzen ari nintzen unean, berriz ere "anormal" izaterat kondenatua; berriz ere exilioan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 63. orr.
Zergatik iruditzen ote zaie beren esperientzia hain anormala? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.
Ez al duk behin ere pentsatu, anormalaren ikuspegitik, normala anormala dela eta anormala normala...? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 197. orr.
Inguruko kultura indartsuekin konparatuz ahozkotasunaren garapen ezohiko eta anormala (ingurukoen normara makurtzen ez dena) izanagatik, besteren kanon eta orekak kopiatu beharrik ez daukagula ohartzen baikara, haiek hedapen gaitasunari dagokionez gu baino kultura indartsuagoak izan arren. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 66. orr.
Izan ere, normal-normala ere ez da etxe partikular batean hilarriak egotea; are anormalagoa da hilarri horien azpian hilobiak egotea. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.
Horrenbestez, ez dago sexualitate normalik eta anormalik, osasun sexuala ez baitagokie arau sozialei. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.
Ez gara zoriontsuak eta ez gaude triste; ez gara normalak eta ez gara anormalak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.
Arauetatik kanpo jokatuz gero, anormaltzat hartuko zaituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.
Euskal gizartea heldua da eta beti bezala arituko da, demokratikoki anormala den horren aurrean lasaitasunez jokatuz. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Kontua da anormalik handienak ere normaltzat edukiko duela bere burua. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 150. orr.
Neska haren familia osoak zuen halako anormal-ukitutxo bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
anormala da (3); anormala dela (5)