Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anorexiko izond/iz anorexiak joa; anorexiak jotako pertsona.

Horrez gain, ezer gutxi ahoratzen nuen, neska anorexiko haiek jaten zuten apurraren hondakin ziztrin bat edo beste baino ez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 69. orr.

Telefono ondoan zutik geratu zen tarte batean, espazio eta denboratik landa, eskultura greziar anorexiko bat iduri.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

-Nor da kaskagorri anorexiko hori, kolega?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 9. orr.

Manina edo Vanina delako anorexiko nazkante hark "Porco Dio" oihuka eman zuen afal aurreko koktel garaia, harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Eta erdi anorexikoak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus