Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anorexia 1 iz jateko gogo falta ez-ohikoa.

Izan ere, anorexia nozitzen ote zuen zurrumurrua bolo-boloka zebilen aspaldi jendartean: "1,84 luze den pertsona batek ezin du 60 kilo eskas pisatu, pertsona hori gaixo dago ezinbestez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 31. orr.

Zoriak egun haietako batean anorexiaren aldeko webtoki bat ipini zuen nere begien bistan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Anorexiaren garaietan bizi gara.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.

Diru pila irabazten zuela, anorexiak jota zegoela, halako eta holako arropak janzten zituela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 48. orr.

Borreroa, anorexiak jotako neskatilekin, bereziki kontuz ibiltzen da; hain iruditzen zaizkio gorputzño horiek hauskorrak eta minberak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.

2 irud/hed

Hizkuntzaren anorexia sendatzen du zenbakiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

Diskurtsoaren anorexiari buruz ari naiz, ideiak uniformizatzeko eta ortodoxiarako joeraz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

Niretzat kofesioa halako anorexia psikiko bat bilakatua zen, biziaz ez bainuen hazi nahi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

Jakinez gainera, artzainek, haizeek erraztatu zelai goretako aterpeetan gasnak amodioz egiten zituztela, maitasun horren errautsak sabeleratzen genituen anorexia linguistikoak jotako kideok.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

3 anorexia mental (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Anorexia mentalaren momentu batean edo bestean jokaera bulimikoak agertzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Ezagunenak, gure artean, alkoholismoa (edari alkoholdunetako etanola irensteko mendekotasun fisikoa, abstinentzia-sintoma gisa agertzen dena, edaterik ez dagoenean), anorexia mentala (an-orexia, apetiturik ez), bulimia (elikagai gehiegi behin eta berriz irentsi eta goitikatzea eta, tarteka, baraualdiak egitea)... ETC-prentsa   Berria, 2010-11-20

Gezurra badirudi ere, sendagai gisa gero eta erabiliagoa da bere hazia, nekeak, gaixotasunek edo anorexia mentalak sortutako argaltasun kasuetan, batik bat. ETC-prentsa   Argia, 2003-11-23

4 anorexia nerbioso (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi)

Anorexia nerbiosoa elikadura-nahaste bat da, non gaixoek janariari uko egiten dioten eta gorputzaren autopertzepzioaren distortsioagatik gizentzearen beldur obsesiboa izaten duten. ETC-entziklopedia   Anorexia nerbioso, Wikipedia

Psikoterapia eta lore esentzien bidezko terapia erabiltzen dira anorexia nerbiosoa sendatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-21

Anorexia nerbiosoa pertsona bat oso gutxi jatera bultzatzen duen gaixotasuna da, eta bulimia, berriz, gehiegi eta oso modu desordenatuan jatera daramana. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-03

Elikaduraren trastornoak aztertzen dituen AETCA elkarteko kide den Luis Rojo doktorearen hitzetan, anorexia nerbiosoa duten pertsonen profila "neska gazte batena da, 13-14 urtetik 16-17 bitartekoa, adin horretatik aurrera ere kasuak ager daitezkeen arren". ETC-prentsa   Argia, 2006-02-19

Anorexia nerbiosoa histeriarekin lotzen da, gaixotasun femenino bat. ETC-prentsa   Berria, 2012-07-17

Mutilengan eta neskengan sarritasuna berdina da, eta hasierako adina goiztiarragoa izaten da anorexia nerbiosoaren kasuan baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Asperger-en nahastea duten batzuek arreta-gabezia eta hiperaktibitate nahastea edo anorexia nerbiosoa ere edukitzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

5 anorexia urduri (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Nabarmendu behar da anorexia urduria gaixotasuna dela, eta anorexia, berriz, jangurarik ezaren sintoma. ETC-entziklopedia   Anorexia nerbioso, Wikipedia

Pregorexia: emakume haurdunen anorexia urduriaETC-prentsa   Berria, 2009-11-21

6 nerbioetako anorexia (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Anorexia hitzak jangurarik eza esan nahi du, askotan eritasun gaixotasun sintomatzat hartzen denean. Nerbioetako anorexiarekin nahastu ohi den terminoa da: nerbioetako anorexia, ordea, jate nahaste bat da, pisua jaitsarazten duena eta heriotza eragin dezakeena. ETC-entziklopedia   Anorexia (sintoma) Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus